2011-09-29

SAILKAPENA: LAMBIC GARAGARDOAK (II)

Beno, lehenik eta behin, ZORIONAK ITSASO!! ;-)

Hau esanda, iada hasi gaitezke garagardoei buruz hitz egiten. Atzo Lambic garagardoen ezaugarri batzuei buruz hitz egin genuen, baino hauen berezitasuna dela eta, 2. atal bat beharrezkoa da derrigorrez. 

Gaurko atalean, Lambic garagardoen ekoizpen prozesuko desberdintasunak azaltzea da asmoa, prozesuko etapa batzuei buruzko informazio sakonagoa emanez.

Egosketa prozesuari dagokionez, beste garagardo moten kasuan 1-2 ordu bitartean irauten badu, Lambic garagardoen kasuan 3-6 ordu artekoa da denbora hau. Honen helburua, hidrolizatu ez diren almidoiaren azken molekulak puskatzea da.

Egosketan gehitzen den lupulua oso zaharra da, erabat oxidatua eta garratztasun eta aroma propietaterik gabekoa. Beste garagardoen kasuan, lupulu freskoa erabiltzen da, garratztasuna eta usaina emango diona garagardoari. 

Hartzidura oso modu desberdinean ematen da:

  1.- Hartzidura ontzi itxietan, legami zepa bat gehituz eta tenperaturak kontrolatuta eman ordez, muztioa sakonera gutxiko eta azalera handiko toki batean jartzen da aireko mikroorganismoak muztioarekin kontatua izan dezaten eta muztioa hartzi dezaten (berezko hartzidura) , inolako tenperatura kontrolik gabe. 

  2.- Hori dela eta, garagardo mota hau hilabete hotzetan bakarrik ekoizten da.

  3.- Hartzidura honetan aurki ditzakegun mikroorganismo desberdinen kopurua 100era iritsi daiteke, beste garagardoetan mikroorganismo bakarra izanik hartziduraren arduraduna.

  4.- Heltze prozesuak 6 hilabete (Lambic gazteak) eta 3 urte bitarte (Lambic zaharrak) irauten du, prozesu honek 2 aste eta 4 asteko iraupena izanik garagardo industrial eta artisau garagardoen kasuan hurrenez hurren.

Nahiz eta garai batean garagardo mota hau ekoizten zuten garagardo enpresen kopurua 300 arte iritsi, gaur egun 12 bat gelditzen dira.

Lambic garagardoak azpiestilo desberdinetan aurki ditzakegu:

   - GUEUZE : Lambic gazte eta zaharren nasketa da.

   - FARO: Gozotasun handiagokoa.

   - KRIEK: Gerezi zaporekoa.

   - FRAMBOIS: Mugurdi zaporekoa. 

   - MELOKOTOI zaporekoa.

   - BLACK CASSIS

   - MUSCAT: Mahats zaporekoa

2011-09-28

SAILKAPENA: LAMBIC GARAGARDOAK (I)

Orain dela 400 urte inguru hasi ziren Bruselasen inguruan dagoen Zenne izeneko haranean garagardo mota hau ekoizten. Lambic estiloko bertsio onartuenak Leembek herrian du jatorria.


  
Hartzidura mota: Berezko hartzidura (Bihar azalduko da zehatzago zer den)

Jatorrizko dentsitatea: 12-14 ºP

Malta: Pilsen malta erabiltzeaz gain, malteatu gabeko garia (% 30-40) ere erabiltzen da garagardo mota hau ekoizteko.

Alkohol edukia: % 4 - 6 bitartean.

Garratztasuna: Lupulu oso zaharra erabiltzen da, 2 urte ingurukoa, usain eta garratztasun propietaterik eduki gabe. Garagardo mota honetan, lupulua gehitzearen helburua honek dituen propietate antiseptikoekin lotua dago.

Heltze prozesua: 6 hilabete eta 3 urte artean mantentzen da garagardoa egurrezko barriketan, beste garagardo motekin gertatzen ez dena, denbora askoz gutxiago edukitzen baitira heltze prozesuan.


Garagardo mota honen ekoizpen prozesuak oso desberdintasun handiak ditu beste garagardo moten prozesuekin alderatuz. Bihar sakonduko dugu gehiago garagardo honen ekoizpen prozesuan.

Boon eta Cantillon dira garagardo motan honen bi ekoizle.

Hurrengo atala: Lambic garagardoak (II)

2011-09-27

KÖSTRITZER SCHWARZBIER

Garagardo mota hau orain dela aste batzuk garagardoen sailkapenean ikusi genuen garagardo beltzen estiloko garagardo bat dugu. 1516. urteko Alemaniar Purutasun Legearen arabera ekoizten da: Ura, malta, lupulua eta legamia bakarrik erabiliz.


Köstritzer Schwarzbier garagardoa

  
Jatorria: Bad Köstritz, Alemania

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,4 ºP  

Malta: Garagar malta argiak eta ilunagoak eta txigortuak izan diren maltak.

Lupulua: 25 IBU inguruko garratztasuna.

Kolorea: Beltza.

Alkohol edukia: % 4,8 bolumenean.

Pilsner eran ekoizturiko garagardo honek, ekoizpen prozesuan erabili diren malta txigortuei zor die nabariak diren txokolate edota kafe usainak. Irlandan hain famatuak diren Stout garagardoak baino dexente errezago edaten da, hauek baino arinagoak eta garratztasun gutxiagokoak baitira.



º Plato: 100 gr-ko zenbat gr. extraktu dituen adierazten du.

Jatorrizko dentsitatea:
Hartzidura hasieran muztioak duen dentsitatea adierazten du.

2011-09-26

GARAGARDOA OTORDUETAN: Behi eta idi haragia

Behiaren haragia eta garagardoa oso lagun onak izan daitezke otordu batetarako. Txingarretan prestaturiko haragi gorrien kasuan adibidez, garagardo hori eta suabe bat aukera ezin hobea izango litzateke.


Idi haragiaren kasuan bestalde, lager garagardo horixka bat edo azaleko hartziduraz (Ale garagardoak) ekoizturiko batzu ere oso ongi datorzkio.



Aurreko ataletan:
Karpatzioak
Entsaladak eta garagardoa
Janari japoniarra eta garagardoa

Arraina eta garagardoa

Txerri haragia eta garagardoa

Arkumea eta garagardoa

Garagardoa eta haragia

2011-09-23

OKTOBERFEST

Joan den Irailaren 17an eman zioten hasiera Alemaniako Munich hirian mundu osoan ezaguna den Oktoberfest jaiari.

Iraupena: Irailaren 17tik Urriaren 3-ra.

Kokalekua: Theresienwiese, Munich (Alemania)

Festa hau 1810. urtean ospatu zen lehen aldiz,  Ludwig printze (beranduago Babariako Ludwig I erregea izan zena) eta Therese Sachsen-Hildburghausen-go printzesaren arteko ezkontza zela eta, egun hortarako zaldi lasterketa bat egiteko zelai bat behar zuten eta.

Ea tokirik libre daun...

Hori dela eta, gaur egun Oktoberfest jaia ospatzen den zelaiak Theresienwiese du izena, printzesaren izenarengatik. 

Prost! = Topa!
Gaur egun, Oktoberfest jaira 6 milioi pertsona baino gehiago gerturatzen dira.

Garagardoari dagokionez: Munich hiriko garagardo ekoizle desberdinek garagardo berezi bat egiten dute (Wiesn-Märzen edo Oktoberfest-märzen bezala ezaguna). Garagardo mota honi malta gehiago gehitzen zaio, eduki alkoholiko handiagoa duen garagardo bat lortuz, % 6-7 artekoa.

Oineko hartziduraz ekoizturiko garagardo bati buruz ari gara, malta zaporea nabaria izanik. "Mass" izeneko (ikusi ondoko argazkia) litro batetako edalontzietan edaten da, 6-9 ºC arteko tenperatura izanik gomendagarriena.

2011-09-20

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Garagardo bizkotxoa

Oraingoan errezeta gozo batekin natorkizue, garagardo mota berezi batekin egina. Garagardo mota hau Lambic garagardoen familiakoa da eta melokotoi zaporea du.

Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak (4 pertsonentzat):
- 300 gr. irin
- 6 arraultza
- Gurina
- "Glass" azukrea
- 1/4 litro "Lindemans Pecheresse, Peach Lambiek" garagardo

 Prestaketa: 
Garagardoa ontzi batean jarri eta egosi gatz pixka bat botaz. Behin egosten hasi denean irina bota eta 10 bat minutu itxaron garagardo likidorik gelditzen ez den arte.

Garagardo-irin nahaste hau hozten utziko dugu eta bien bitartean arraultzak irabiatuko ditugu behin nahastea hotza dagoenean gehituz (batidora erabiltzea gomendatzen da).

Lindemans Pecheresse garagardoa.

Hurrengo pausoa labean sartuko dugun bandejatxo bat gurinez bustitzea da eta bertan jartzea egin berri dugun nahasketa. 150 ºC-tan berotuko dugu 20 bat minutuz eta hortxe izango dugu emaitza.






Aurreko errezetak:
Ganba albardatuak
Oilaskoa garagardoarekin
Krepak
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner...
Perretxikoak

2011-09-19

TABERNAK: Xuber Pub taberna (Beasain, Gipuzkoa)

Xuber Pub tabernak 2007. urteko abenduak 16-an ireki zituen ateak Ion Arambarriren (Madarixa) eskutik, ordurako iada beste Beasaingo taberna batzuetan lan egindakoa zen Madarixa.
 
Kokalekua: Zaldizurreta, 5 (Beasain, Gipuzkoa)

Ordutegia:

Astean zehar:  17.30 - 02:00
Ostiraletan: 17.30 - 03:30
Larunbatetan: 18.00 - 03:30
Igandetan: 18.00- 02:00


Taberna hau bereizten duten bi gauza musika eta duen garagardo eskaintza dira. Musika Heavy-a eta Rock-a dira nagusi, nahiz eta beste musika estilo batzuk ere entzuteko aukera izaten den.


Garagardo eskaintzari dagokionez, hurrengo lerroetan ikus dezakezue zein aukera dituzuen. Zerrenda hau edukita, etxetik atera baino lehen zein garagardo edango duzuen pentsatzeko aukera duzue ;-)

Kañeroan:

- San Miguel
- Grimbergen (Tostada)
- San Miguel 0,0

Botilan:

- San Miguel                            - Keler                           - Voll Damm

- Heineken                               - Budweiser (Txekiarra eta Amerikarra)

- A.K. Damm                            - Löwen Bräu                - Franziskaner

- Paulaner                                - Guinness Dry              - Judas

- Chimay                                  - Coronita                      - Leffe (tostada)





Beste taberna batzuk:

Iruña,Nafarroan - MANNEKEN BEER 

Madrilen - THE WALL

2011-09-16

GARAGARDOA EKOIZTEN: Egosketa eta lupulu gehiketa

Garagardoaren ekoizpen prozesuko hurrengo pausoa iragazpenaren ondoren, egosketa dugu.

Garagardo ekoizpen prozesua

Iragazi berri den muztio gardena egosketa ontzian biltzen da, eta bertan muztioaren tenperatura 100 ºC ingurura iristen denean jartzen da abian egosketa. 60-120 minutuko iraupena izaten du, garagardo mota eta enpresa bakoitzaren arabera aldatuz.

Egosketarekin 3 helburu betetzen dira:

  - Muztioaren konposaketaren egonkortzea.

  - Kolore eta flaborearen (zapore eta usaina batera) aldaketa eta garapena.

  - Muztioaren kontzentrazioa (Lurruntzen den urarengatik)

Muztioaren konposaketaren egonkortzearen aspektu garrantzitsuena, lortzen den esterilizazioa eta entzimen aktibitate galera da.

Alemaniako "Brewpub" batetako egoste ontzia.


Etapa honetan ematen da baita lupuluaren gehiketa, garagardoari garratztasuna emango diona.  Lupuluak berak ez du sustantzia garratzik, baina denbora luzez tenperatura altuak jasan ondoren (egosketaren kasua), garratzak ez ziren sustantzia batzuek aldaketa biokimiko batzuk jasan eta berezitasun hau lortzen dute.

Lupulua zer den ikusi genuenean, lupulu mota desberdinak daudela komentatu zen, eta lupulu usaintsuen kasuan, garagardoan usain hauek nabaritu ahal izateko, egosketa bukaera aldera gehitu beharko da lupulua, bestela, tenperatura altuak (eta denbora) direla eta galdu egingo dira usain hauek.

2011-09-13

EDALONTZIAK (IV):"Nonick" Imperial Pint edalontzia

1824. urtean Imperial Pint edalontzia neurri ofizial bezala onartu zuten. Edalontzi hau oinarri bezala hartuta, 1960. urtean "Nonick" Imperial Pint edalontzia asmatu zuten "Pub" desberdinetan erabiltzeko.



Edalontziaren gainkaldean dagoen erliebeak edalontziaren erresistentzia hobetzeaz gain, itsasgarritasuna hobetzen du, eta edalontziak bata bestearen gainean jartzean, elkarrekin itsastea eragozten du.

Edalontzi mota honetan edatea gomendatzen diren garagardoak honakoak dira: 
  • Ingalaterrako Pale Ale   
  • Ameriketako Pale Ale                 
  • Bitter arrunta/Best Bitter/ESB
  • Ingalaterrako India Pale Ale
  • Ingalaterrako Brown Ale
  • Ingalaterrako Porter-ak
  • Ameriketako Brown Ale
  • Ameriketako Porter eta Stout-ak

Ikusi ditugun beste edalontzi batzuk:
Tulipa edalontzia
Pilsner edalontzia 
Garizko garagardo edalontzia

2011-09-12

BERRIAK: Garagardo festa eta garagardo eta janari maridajea MANNEKEN BEER-en

Manneken Beer Iruñako garagardotegiaren I. urteurrena dela eta, hainbat ekintza antolatu dira. Horien artean, hurrengo lerroetan ikusi daitezkeenak:

Otsailak 16, Ostirala: Garagardo festa, opari ugarirekin (edalontziak, kamisetak  ,etab.)

Otsailak 17, Larunbata: Gaueko 22.00-etan, afari eta garagardo maridajea. Garagardoarekin eginiko lau plater daztatzeko aukera izango da, plater bakoitza egiteko erabili den garagardo berbera edanez.

      Prezioa: 22 euro



Informazio gehiago hurrengo telefonoan: 948 258104

2011-09-07

LUPULU MOTAK: TETTNANGER lupulua

Lupulu mota hau bere izenak dioen bezala, Tettnanger eskualdean ekoizten da. Oso usain delikatua duen lupulua da. Konstanza lakuaren inguruan dagoen klima egokiari esker, errendimendu altu eta oso altuak lortzen dira barietate honekin lan egitean.

Tettnanger lupulu hosto eta konoa


Jatorria: Alemanian, Babariako Tettnanger eskualdean du jatorria, Konstanza lakuaren inguruan.

Mota: Usaina emateko erabili ohi da gehienbat, baina garratztasuna emateko ere erabili daiteke. Usaina eta flabour-a emateagatik da ezaguna.

Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Abbey Ale-etan, Amber Lager, Belgika eta Frantziako Ale-etan, Bock, Lager ilunetan, Alemaniako Ale-etan, Lambic, Pale Lager, Pilsner eta garizko garagardoetan.

Ezaugarriak: Loreen usain antzeko bat ematen die garagardoei.


Ikusitako beste lupulu batzuk:
Saaz
Perle

2011-09-06

HISTORIA (IX): IX. Mendea

IX. Mendean izugarrizko garapena izan zuten monastegietako garagardo fabrikek. "Saint-Gall"-eko (Suitza) abadiako 820. urteko planoak existitzen dira. Garapen honek "Aquisgrán"-go kontzilioan garagardoaren erabilera arautzea eragin zuen, garai hartan 3 garagardo mota desberdin ekoiztuz:

- Prima Mellior: Fraide eta gonbidatu garrantzitsuentzat.

- Seconda: Apostoloaren tunbara zioazen erromesentzat.

-Última: Abadian gelditzen ziren oinezkoentzat.

Saint-Gall Abadia
Garai honetan hasi ziren garagardoari zergak ezartzen.


Aurreko atala:
VIII. mendea

2011-09-05

TABERNAK: The Wall (Malasaña, Madril)

Duela pare bat aste, Garesko nire lagun Leonor Madril aldera etorri zen eta bere lagun batzurekin batera Malasañako The Wall tabernara joan giñen. Lehendabiziko aldia zen hara nindoala eta oso toki atsegin eta interesgarria iruditu zitzaidan.


Tabernetan normalean aurkitzeko zaila diren atzerriko garagardo eskaintza erakargarria dute, nahiz eta toki honek ez duen horrelako itxurarik.

Kokalekua: Malasaña, Madril  (Corredera Baja de San Pablo, 47)


Ordutegia: Udan (Irailararte): Asteartetik- larunbatera: 18.30 - Itxi arte.
               Irailetik aurrera: Asteartetik-Igandera: 15.30- 2.30

2011-ko Martxoan iriki zuten taberna hau, Miguel (Mike) Peman, Carlos Carrillo eta Rodrigo Taramonak (DJ, aktore eta Harper’s Bazaar-eko blogeroa). 80 eta 70. hamarkadako musika eta pelikulekin hezi ziren eta gustuko zuten guztia taberna honetan biltzea erabaki zuten. Horrela, bertan ez da edaria bakarrik saltzen, liburuak, erropa, bigarren eskuko biniloak, komikiak... erosteko aukera ere badago. "Retro" estiloko bi alturetako txoko oso atsegin bat izanik. 

The Wall taberna
Toki honetako gauza erakargarrietako bat "fotomatoia" da (8 argazki 2 eurotan), 80. hamarkadako Arcade makinaren ondoan (0,4 euro partida) dagoena. Musikari buruz dagokionez, Rock, punk, heavy metal eta musika alternatiboa deritzona jartzen dute.


  
Eskaintzen diren garagardoak:

   Botilan: 

    - Chimay        -Warsteiner        -Trippel karmeliet      -Delirium Tremens

   
    - Samuel Smith (Tadyy Porter/Imperial Stout/Nut Brown Ale)

    - Aventinus     -Trappistes Rochefort                           -Andechs

    - Judas            -Hoegaarden      -Budweiser                 -Coronita

     - Desperados                            -Schneider Weisse
 


    Kañeroan:

    - Mahou
    - Te deum (Iluna edo "tostada")
    - Schneider Weisse  


Janaria

Ez da jatetxe bat, baino bertan egindako patata tortila edo ogi txigortua (tomate eta olioarekin) jateko aukera dago.



The Wall
Corredera Baja de San Pablo, 47, 28004 Madril






Beste taberna batzuk:
Iruña,Nafarroan - MANNEKEN BEER

2011-09-02

GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Weissbräu Gmbh (Kolonia, Alemania)

Weissbräu Gmbh garagardotegi fabrika, Alemaniako Kolonia hirian kokatua zegoen "Brewpub" bezala ezagutzen den txoko bat zen. Taberna eta jatetxea izateaz gain, bertan egiten zen eskaintzen zuten garagardoa. Hemen izan nuen nik lehen kontaktua garagardogintzarekin, eta nahiz eta gaur egun iada itxia dagoen, berari buruz hitz batzuk idaztea erabaki dut.

Azaleko hartziduraz ekoizturiko 3 garagardo mota egiten zituzten. Kölsch garagardoa, garizko garagardoa eta Stout garagardoa. Garagardo hauek ez zuten pasteurizaziorik jasaten, eta Stout eta garizko garagardoak iragazpenik jasaten ez zuten bitartean, Kölsch garagardoak bai. Garagardoa zuzenean kupeletatik kañeroetara zerbitzatzen zen, eta baita "egurrezko" kupel txiki batzuetatik (10, 15, 30 litrotakoak).

Ezkerretik eskubira:Beratze eta egoste kupela/ iragazpen kanilak/dentsimetroa/ikuspegi orokorra/iragazpen kupela/ Iragazpen kupelaren barnealdea/ hartzidura ontziak/heltze ontziak/ egurrezko kupel txikiak

Egunean 1200 litro garagardo ekoizteko ahalmena zuen makinaria zuten. Goiko argazkian ikusi daitekeen bezala.

Teknologia:

- Beratze/egoste kupela                                                    - Iragazpen kupela  
- 3 Hartzidura ontzi (Irekiak) 1200 litrotakoak               - 6 heltze ontzi (2400 l)
- Iragazpen makina