2011-12-29

EDALONTZIAK: Txirula edo txanpain edalontzia

Txanpaina edateko erabili ohi den edalontzi mota oso egokia izan daiteke garagardo mota jakin batzuentzat. Bere gorputz estu eta luzexkari esker, karbonikoa denbora luzeagoan mantentzen da garagardoan, bizitasun itxura ere denbora luzeagoz mantenduz.

Txirula edalontzia

Belgikako lambic garagardoak eta fruitu zaporeko garagardoak bereziki egokiak dira edalontzi mota honetan edateko. Hauetaz gain, hurrengo garagardoak ere lasai asko edan ditzakegu edalontzi honetan: Bock, Munich, garagardo beltza etab.

2011-12-27

SAILKAPENA: KÖLSCH GARAGARDOA

Kölsch garagardo estiloa Alemaniako Kolonia hirian ekoizten eta edaten den Pale Ale garagardo bat da. Legalki, Kolonian eta inguruko garagardo fabriketan bakarrik ekoiztu daitekete Kölsch garagardoa, jatorrizko izendapena duen garagardo bakarrenetakoa izanik. Hiri honetan gehien edaten den garagardo mota da eta garagardo fabrika txiki asko aurki ditzakegu (milioi bat biztanleko hiri bat da).


Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  11-11,6 ºP

Malta: Garagar malta eta gehienezko %20-ko garizko malta ere eduki ditzake.

Kolorea: 7-11 EBC , hori argia.

Alkohol edukia: % 4,9 -5,1 bitartean .

Lupulua: 16-35 IBU tarteko garratztasuna.


20 cl-tako edalontzi estuetan zerbitzatu ohi den garagardo oso argi bat da, egun beroetarako oso egokia dena. Edateko oso erreza, malta usainak nabarmendu daitezkeelarik.

2011-12-25

Facebook-eko galderaren emaitza

Hona hemen joan den astean "Garagardo Ahotsa"-ren Facebook-eko orrian egin zen galderaren emaitza. Galderak hurrengo hau zioen: Zer eskainiko zenioke Olentzerori edateko, zure etxean opariak uzten harrapatu ezkero?



Gehiengo batek (%75) garagardoa eskainiko ziola erantzun du, % 20-ak ardoa erantzun duelarik.

Pasa al da Olentzero zuen etxeetatik? Zerbait edateko eskaintzeko aukera izan al duzue?

Egun ona izan!

2011-12-21

BIDEOA: Estatu Batuetako garagardo ekoizle txikien iraultza

Nahiz eta ingelesez izan, ikasle batek Estatu Batuetatako garagardo ekoizle txikiek izan duten garapenaren nondik norakoak azaltzen dituen bideo bat helarazi nahi dizuet gaur:

ARGAZKI GAINEAN KLIKATU BIDEO IKUSTEKO

Zorte on biharko egunerako loteriarik erosi baduzue! ;-)

2011-12-20

DELIRIUM TREMENS

Gaur, zuetako askok ezagutuko duzuen Delirium Tremens garagardoari buruz pixkatxo bat gehiago ikasiko dugu. Garagardo hau Belgikako "Huyghe" garagardo fabrikan ekoizten da lehen aldiz 1989. urtean, hasiera batean gabonetako garagardo bat izateko ekoiztua. Aita Attout izan zen sortzailea. Izan zuen harrakastaren ondorioz, urtean zehar ere ekoiztea erabaki zuten. 



Garagardo honetan botila eta etiketa oso deigarriak dira. Botila gris kolorekoa da, opakua, eta etiketak aipamen berezi bat merezi du: Urdin kolorekoa da eta bertan irudi desberdinak ageri dira, garagardoa edatean edalean sortzen duen sentsazioekin erlazionatuta: Arrosa koloreko elefante bat, krokodilo bat, herensuge bat, eta... Hitchcock-en "Txoriak" pelikulari erreferentzia egiten dioten txoriak ageri dira etiketaren goiko eta beheko aldean.


Etiketa

Jatorria: Huyghe (Melle, Belgika)

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 19 ºP  

Malta: Garagar malta erabiltzen da. Honetaz gain, azukre txuria ere erabiltzen da azukre iturri bezala.

Lupulua: 22 IBU inguruko garratztasuna.

Kolorea: Urre kolorea.

Alkohol edukia: % 8,5 bolumenean.

Garagardo hau ekoizteko hiru legami mota desberdin erabiltzen dira. Gorpuz ertaineko garagardo bat da, apar argi kremotsua duena. Malta usainak eta alkohola nabaritzen direlarik pikante pixka batekin batera. Fruitu ikutuko bukaera du, zapore gozo luze bat uzten duelarik ahoan.

2011-12-19

Facebook-eko galdera

Kaixo! Joan den ostiralean galdera bat egin zen Facebook-en dugun orrian eta zuen erantzunen zain gaude!

Hurrengo loturan klik eginez ikusi eta erantzun dezakezue galdera: KLICK EGIN

Nahi duenak, Twitter bidez ere kontaktuan jartzeko aukera du: TWITTER

Eskerrik asko!

2011-12-16

HISTORIA (XII): XII. Mendea (II. Zatia)

Garai honetan,  monasterioetan ematen zen artisau ekoizpen batetatik ekoizpen komertzialago batetarako joera eman zen, garagardo ekoizleek monjeak ordezkatzen hasiz.

1188. urtean Ingalaterrako Henrike II. erregeak garagardoari ezarri zitzaion lehenengo tasa jarri zuen "Salanidoen aurka borrokatzen zuten Gurutzatuak hornitzeko helburuarekin".

Urtebete beranduago garagardotegiak "harriz eraikiak eta paretak kareaz osaturik" egon behar zirela arautu zen. 


Aurreko atalean:

2011-12-14

GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Naparbier

Joan den asteko opor egunak aprobetxatuz, Nafarroa aldera joan nintzen eta Naparbier-eko Josu-rekin harremanetan jarri nintzen beraien Iruñako fabrika bisitatzeko. Nire anaia Eneko eta biok hurbildu ginen bertara eta Josu primeran portatu zen hasieratik bukaerara. 

2009. urteko Urrian sortu zuten Naparbier argazkiko lau lagun hauek, Alemaniako Alex Schmid-en kolaboraziorekin batera.

Naparbier taldea hartzidura-heltze tanque zilindrokonikoen aurrean
Ekoizten dituzten garagardoak 1516.urteko Alemaniar Purutasun Legea jarraituz egiten dituzte: Ura, malta, lupulua eta legamia bakarrik erabiliz. 

Garagardo naturalak dira,  ez dute ez iragazpen ezta pasteurizaziorik jasan, eta ez zaie ezta inolako gehigarri edo antioxidatzailerik gehitu. Horregatik da hain garrantzitsua produktu hauek tenperatura egokian gordetzea.

750 l/egosketa bakoitzeko ekoizteko gaitasuna duen makinariarekin hasi ziren, baina iada beste ekoizpen toki batekin lanean hasteko asmoa dute (2500 litro/egosketako ahalmena edukiko duena).


Ekoizpen prozesuak hurrengo pausuak jarraitzen ditu hitz gutxitan:

Muztioa egun batean egiten dute, malta ehotu, urarekin nahastu eta beratu ondoren  iragaziz. Iragazpena bukatu ondoren  muztioa egosi (lupulua gehituz) eta Whirlpool-ean koagulatutako proteinak eta lupulu hondarrak banantzen dira, muztio gardenagoa lortuz. Hau hoztu egiten da hartzidura (tanke zilindrokoni koetan) egingo duen legamia gehitu ondoren. Hartzidura eta heltze prozesuak hilabete irauten du. Ondoren, depositu horizontal batzutan biltzen da garagardoa. 


Produktuak:

Pils: % 4,7 alkohola duen oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoa. 30 IBU-ko garratztasuna duena.

Dunkel: % 5,5 alkohola duen Munich estiloko garagardoa, oineko hartziduraz ekoiztua. 25 IBU-ko garratztasuna. 

Eta laister AMBER ALE eta IPA estiloko garagardoak (azaleko hartziduraz ekoiztuak) ere eskainiko dituzte, anaia eta biok heltze prozesua amaitzeko parae bat aste falta zitzaion Amber Ale garagardoa dastatu genuen eta oso interesgarria den garagardo bat izango dela dirudi! Dastatu beharrekoa derrigorrez, besteak baita noski oraindik dastatu ez badituzue.

Eskerrik asko berriz Josu eta Naparbier kideoi zuen harretagatik!

2011-12-13

SUNRISE BELONGS TO MODERATE DRINKERS

Blog honetan euskaraz idazten ez den lehenengo izenburua da hau. Heineken-en kanpaina berriaren izena da eta duela hiru egun jarri zuen ondoren ikusi dezakezuen bideoa (18 urtez gorakoentzat bakarrik) Youtube plataforman .

Izenburua irakurrita jakin daiteke zein den kanpaina honekin helarazi nahi duten mezua: "Edari arduratsua izateak, saria dakar". 

Gutxitan ikusi ahal izan dugu orain arte alkoholdun edarien enpresa batek  kontsumo arduratsu baten aldeko eginiko horrelako iragarkirik. 

Zihurraski, batek baino gehiagok pentsatuko duela norberaren alkohol kontsumoaren inguruan bideo hau ikusi ondoren, eta alde honetatik, positiboki bezala hartu genezake kanpaina hau.



Baina, benetan kontsumo arduratsu bat bada zure kanpainaren helburua, derrigorrezkoa al da zure garagardo markaren botila agertzea? Eta agian ez al litzateke efektiboagoa izango, gehiegizko alkohol kontsumoak dakartzan ondorio negatiboak zein diren azpimarratzea, "kontsumo arduratsu batek ekar dezakeen saria" baino? 

Mota honetako iragarki bat egiteak (Garagardo enpresa batek kontsumo arduratsu baten kanpaina egitea) ere zihurtatua du sare-sozial eta hedabide desberdinetan agertzea, blog honen kasuan bezala.

Baina beno, nire helburua zuekin bideoa elkarbanatzea zen eta zuen inpresioak jakitea... baina idazten hasi eta begira, iada luzatu naiz. Bideoa hortaz, ausarta  da, gai garrantzitsu honen inguruan zer pentsatu eman dezakeena, BAINA, oso argi dago beste modu batetara egin zitekeela.

2011-12-12

TABERNAK: Very taberna (Gares, Nafarroa)

Garesen, Iruña eta Lizarra artean kokatua dagoen herrian aurkitzen da "VERY" taberna. 1990. urtean ireki zituen ateak eta ordutik garestar naiz inguruko herrietako gazte asko erakarri ditu kafe bat hartzeko, bertan afaltzeko, edo larunbat gaua ahalik eta hoberen pasatzeko.

  
Kokalekua: Cerco Viejo 6 Kalea (Gares, Nafarroa)


Ordutegia: 09:00- 00:00 (Sukaldea 13:00-16:00 eta 19:30- 23:00 bitartean dago irekia)

Dekorazio modernoa duen taberna bat da, garagardo marka eta musikari desberdinen irudi eta apaingarriz hornituta. Baina hau ez da blog honetan taberna honi buruz hitz egitearen arrazoia, ezta duen janari eskaintza merke eta paregabea, ohiko tabernetan aurki dezakeguna baino garagardo eskaintza zabalagoa duelako ageri da hemen.  


Ikus dezagun beraz zein garagardo aurki ditzakegun taberna honetan.

Kañeroan:

- Heineken (Pilsner estilokoa)
- Amstel Oro

Botilan: 
- Paulaner Hefe-Weizen (Garizko garagardoa)     - Kwak
- Pilsner Urquell (Pilsen estilokoa)                     - Rochefort 8 (Trapista)
- Judas                                                                 - Legado de Yuste
- Budweiser Txekiarra                                        - Clausthalle (Alkoholik gabekoa)
- Desperados                                                       - Duff
- Voll-Damm                                                        - Affligem (Abadiako garagardoa)
- Murphy's Irish Red (Ale gorria)            - Chimay "horia" eta "gorria"   (Trapista)
- Delirium Tremens                                             - Paulaner Salvator
- Modelo Negra                                                   - Heineken
- St. Bernardus Prior 8                                       - Damm Lemon
- San Miguel  (Pilsen)                                          - Shandy

- Alhambra (Pilsen)                                             - Buckler 0,0


Janaria: 

Prezio/kalitate oso ona duen eskaintza du Very tabernak:

- Aperitiboak
- Entsaladak
- "Huevos rotos" (Urdaiazpikoa, odolkia, onttoak... aukeran)
- Hanburgesak
- Ogitartekoak
- Plater konbinatuak
- Etab.

Mila esker José argazkiengatik, eta baita zuri Carlos, emandako informazioagatik!




Beste taberna batzuk:
Bruselas, Belgikan - DELIRIUM CAFÉ
Iruña,Nafarroan - MANNEKEN BEER
Madrilen - THE WALL
Beasainen, Gipuzkoan - XUBER PUB

2011-12-07

GARAGARDOA BESTE HIZKUNTZETAN: Beer, Bere, Birra, Pivo, Cerveja...

Seguruaski zuetako askok bidaiatuko duzue atzerrira  hemendik gutxira, agian gabonetako oporrak aprobetxatuz eta guzti, horregatik, baliteke lagungarri suertatzea herrialde desberdinetan nola esaten duten garagardoa jakitea. Hona hemen zerrendatxo bat:  

Abejow = Persiera
Alu = Letoniera
Alus = Lituaniera
Beer = Ingelesez
Beier = Luxemburgera
Beoir = Eskoziako gaelikoa
Bere = Errumaniera
Bia = Hawaianoa,  Thai
Biar = Hindia
Bier = Flamenkoa, Nederlandera, Alemaniera
Biere = Frantsesa
Biero = Esperantoa
Biiro = Japoniera (Biiru bezala ahoskatzen omen da)
Bir = Indonesia, Malayan
Bira = Bulgariera, Arabiera; Grekoa, Turkiera
Birra = Italiera
Birre = Albaniera
Biyar = Nepalera
Bjor = Islandiera
Cerveja = Portugesa
Cervesa = Katalunia, Filipinera
Cerveza= Gaztelera
Cervisia = Latina
Chang = Nepalera, Tibetera
Garejure = Armeniera
Immiaarag = Greenlandic
Labiera = Madagasgarera
Maekju = Koreera
Oke = Afrikaans
Olu = Estoniera
Olut = Finlandiera
Pia = Samoan
Pijiu = Mandarin
Pivo = Kroaziera, Txekiera, Errusiera, Serbiera, Eslobeniera, Eslobakiera, Ukraniera
Piwo = Poloniera
Pombe = Swahiliera
Sor = Hungariera
Öl = Suediera, Norbegiera, Daniera (Ö desberdin batekin)


Ba al dakizue nola esaten den garagardoa beste hizkuntza batean?

2011-12-05

GARAGARDOA DESKRIBATZEN: USAINA (I)

Usaina gure usain organua erabiltzean sortzen den sentsazioa da eta gizakiok milaka usain desberdin nabaritu ditzakegu. Genetikoki  dago erabakia usain askorentzat %3 ko probabilitatea dugula "itsuak" izateko, hau da, baliteke gutako norbaitek usain batzuk ez usaindu ahal izatea, beste batzuek inolako arazorik gabe usaintzen dituzten bitartean.

Usainak gogoratzeko dugun modua beste gauza batzuk gogoratzeko dugun moduaren oso desberdina da.


Garagardoa usaintzerako garaian, mota desberdinetako usainak aurki ditzakegu: Batzuk arnaste ez oso sakon eta labur bat eginez usaintzeko aukera izango dugu (usain iheskorrenak), eta beste batzuk ordea, arnasketa sakon eta luze bat eginez usainduko ditugu (usain ez hain iheskorrak).

Garagardoen usain mota desberdin hauek bereizteko gaitasuna garagardoaren tenperaturarekin oso erlazionatuta daude. Lehenak tenperatura hotzegoetan nabaritzen direlarik, eta bigarrenak tenperatura altuagoetan. 

Fruitu, lore, malta, lupulu, alkohol etab. luze bat bezalako usainak aurki ditzakegu garagardoen munduan, baino honi buruz beste egun batean hitz egingo dugu sakonago; Garagardoaren zentzumen gurpila aurkezten dugunean.

2011-12-03

GARAGARDOA EKOIZTEN: Hartzidura

Garagardoaren ekoizpen prozesuan, behin muztioa hoztu dugunean, hartzidura izeneko prozesua hasten da.

Hartzidura, muztioan dauden azukre molekulak alkohol eta CO2-an bihurtzen dituen prozesu anaerobikoari esaten zaio. Legamia da hartzidura alkoholiko hau burutzen duen mikroorganismoa, beroa ere sortuz prozesu honetan.


Prozesu honetan, muztioaren azukre molekulez gain, muztioko sustantzia gehiagok hartzen dute parte, legamiak metabolizatu eta berriz garagardora beste konposatu mota batzu bezala kanporatuz (esterrak, aldeidoak, zetonak...), garagardoaren nortasunean zuzeneko eragina izanik.

Bi hartzidura mota nagusi bereizi ditzakegu: Azaleko hartzidura eta oineko hartzidura.

Lehenengoak 4 bat egun irauten ditu (betiere jatorrizko dentsitatearen arabera) eta tenperatura altuagoetan (15-25 ºC) bitartean ematen da (Saccharomyces cerevisiae legamia erabiltzen da).

Bigarrengoak 7 egun irauten ditu (5-15 ºC bitartean ematen delarik). Saccharomyces carlsbergensis. 

Makinaria desberdina erabiltzeko aukera dago, depositu irekiak edo zilindrokonikoak, baino beste egun batean sakonduko dugu gehiago honetan.

2011-12-02

Belgikako garagardoen dastaketaren balorazioa

Arratsaldeon! Asteazken honetan Belgikako garagardoen dastaketa bat eduki nuen Madrilgo "Plaza de España" ondoan dagoen taberna Irlandar batetan. Hamar bat pertsona inguratu ziren eta garagardo oso interesgarriak dastatu genituen:

   - Chimay "Urdina" eta Rochefort 6 garagardo trapistak.
   - Maredsous Brune Abadiako garagardoa.
   - Delirium Tremens.
   - Gordon Finest Gold.
   - Charles Quint.

Chimay "Urdina" %9 alkohol bolumenean duen garagardo gorri ilun-marroixka da, hasiera batean gabonetako garagardo bat izateko ekoiztua.

Rochefort 6  %7,5 alkohol bolumenean duen garagardo gorri-marroixka bat da, fruitu eta karamelu zaporeak eta alkohol eta pikante usainak nabarmentzen direlarik.


Maredsous Brune Abadiako garagardo bat da, kaoba-marroi kolorea eta % 8 alkohol bolumenean duena. Fruitu usainak nabarmentzen dira, baita maltarenak zertxobait. Garratztasun eta karamelu ukitu bat ere badu.





Delirium Tremens %8,5 alkohol duen garagardo horixka da. Alkohol eta malta usaina sudurrean, eta baita pikante pixka bat. Fruitu zaporeko bukaera luze eta gozoa.



 Gordon Finest Gold %10 alkohol duen urre koloreko Lager-a (oineko hartzidura). Alkoholak protagonismo handia du garagardo honetan. Karamelu usaina nabari daiteke alkohol usainaren tartean, malta gozoaren zaporea duelarik.

Charles Quint %8,5 alkohola duen garagardo gorrixka bat da, naranja eta espezia usainak dituena. Bukaera lupulatu eta gozoa du.



Dastaketak bi ordu eta erdi iraun zituen eta garagardo Trapisten eta Abadiako garagardoen berezitasunak zein diren azaldu ziren (Lehengaiak, historia...). Horretaz gain, dastatu zen garagardo bakoitzaren historiari buruz zertxobait azaldu nuen, garagardo bakoitza ekoizten den fabrika bakoitzari buruzko informazioa ere ikusiz.

Garagardoa dastatzerako orduan, jarraitu beharreko pausuak eta aztertu beharreko ezaugarriak zeintzu ziren ere ikasi zuten dastaketan parte hartu zutenek.

Nahiz eta garagardo botila bakoitza 3-4 pertsonen artean edan, bukaeran garagardo hauen alkohol kopuru handiak eragina izan zuten parte hartzaileen artean.