2012-01-31

MARTEN BIZIRIK BA AL DAGO?

Lurretik kanpo bizirik dagoen askotan galdetu izan da gizakia eta orain arte ez gara galdera honi erantzun bat emateko gai izan. Zihurraski  zuetako bakoitzak honen inguruan pentsatzeko aukera izan duzue noiz edo noiz, iritzi propio bat eta guzti edukiko duzuelakoan nago gainera (horrela ez bada, orain duzue horri buruz pixka bat pentsatzeko beta).

Orain dela urte batzuk egin zuten bideo batean galdera honi erantzuteko asmatu zuten esperimentua duzue ikusgai:



Bizirik aurkituko dutela uste al duzue?

2012-01-30

SAILKAPENA: BITTER ALE

Sailkapena ataleko azkeneko sarrera Alemaniako Kölsch garagardo motari buruz izan zen eta oraingoan Alemania utzi eta Ingalaterra aldera joko dugu, bertako Bitter Ale garagardoa hobeto ezagutzeko asmotan.


"Ale" bati buruz ari gara, baina Pale Ale garagardoak baina ilunagoak izaten dira (ez guztiak), hauek baino gorputz gutxiago baina garratztasun handiagoa dutelarik.

Harviestoun Bitter

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  9 -13 ºP

Malta: Garagar malta arruntak eta gehienezko %10-15 malta bereziak. Beste zereal mota batzu ere erabiltzen dira batzutan.

Kolorea: 15-30 EBC , urre ilun eta kupre kolore bitartekoak dira normalean.

Alkohol edukia: % 4 - 5,5 bitartean .

Lupulua: 25-40 IBU tarteko garratztasuna bilatzen da lupulu gehiketarekin. Garratztasuna ematen duten lupuluak eta lupulu usaintsuak erabiltzen dira. "Dry Hopping"-a ere egiten da batzutan (Lupulua heltze ontzietan gehitzea da, baina azalduko da hau aurrerago blogean).

Garagardo hauek normalean tabernetako kupeletarako (cask conditioned) egin ohi dira baina botilak saltzen dituzten enpresak ere badaude. Alkohola ez da oso nabaria izaten eta lupuluaren lore usainak maltaren usainei gainentzen zaie. 

Hiru Bitter Ale mota aurki ditzakegu, jatorrizko dentsitatearen arabera (Eta ondorioz, alkohol edukiaren arabera) sailkatzen direlarik:

  - Ordinary Bitter: Dentsitate gutxiko muztioez ekoiztuak.

  - Best edo Special Bitter: Dentsitate ertainekoa.

  - Extra Special Bitter edo Strong bitter:  Dentsitate altukoak, batzuetan Pale Ale garagardoekin nahastu daitezkeelarik.


2012-01-26

BITXIKERIAK: Musika ozenak alkohol gehiago kontsumitzera bultzatzen omen gaitu

Alkoholaren inguruko ikerketa interesgarri baten nondik norakoak helarazi nahi dizkizuet gaur. Ingalaterran dagoen Portsmoutheko Unibertsitatean musikak alkoholaren gustuan zein eragin duen jakiteko lehenengo ikerketa esperimentala egin da. Ikerketa hau aurrera eraman duena Lorenzo Stafford da.

Ikerketa hau lehenago egindako ikerketa baten emaitzak ulertzearren burutu da, non "jendeak alkohol gehiago eta azkarrago edaten zuela ikusi zen musika altua egon ezkero".  



Stanfforek aurrera eraman duen ikerketan 18-28 urteko 80 pertsonek hartu dute parte (69 emakume eta 11 gizon), pertsona hauek edari alkoholdunak edatera ohituta egonik. Ikerketako parte hartzaileek lau distrazio maila desberdinetako egoerak bizi zituzten (Erabateko isiltasunetik - musika ozena duen taberna batetako giroa simulatzen zuen egoera batetaraino) testu bat irakurtzen zuten bitartean. Partaideek gozoago aurkitu zituzten edariak musika ozena entzutean.

Stanfforren hitzetan, ikerketaren emaitzek "edari alkoholiko baten gozotasunaren pertzepzioa handiagoa dela musika ozena dagoen egoeretan inolako zaratarik gabeko egoera batekin alderatuta erakusten du". 

Hau horrela izanik, "eta gizakiaren gozotasunarekiko zaletasuna kontuan hartuta, alkoholaren kontsumoa zergatik den handiagoa toki zaratatsuetan ulertarazi dezakeen azalpen bat izan daitekeela" dio Stanforrek. 

Ikerketaren inguruko informazioa "Food Quality and Preference" aldizkarian argitaratu da eta ikerketa aurrera eramateko dirua jarri duena "Alcohol Research UK" erakundea izan da, alkoholaren eragin negatiboak jendeari ezagutarazteko lan egiten duen erakunde bat.







Informazio iturria: www.dailymail.co.uk

2012-01-25

EDALONTZIAK (VIII) : Goblet (edo Chalice)

Edalontzi oso interesgarriak dira Goblet edo Chalice bezala ezagutzen diren hauek. Argazkian ikusi daitekeen bezala, edalontzi hauen bereizgarriak aho nahiko zabala, gorputzaren altura antzekoa, eta gorputza eusten duen "hanka" dira.

Chalice edalontzia

Nahiz eta Goblet eta Chalice izenak edalontzi bera izendatzeko erabili, hauen arteko desberdintasuna edalontziaren paretaren loditasuna da, lehenengoak pareta finagoa duelarik. Edalontziaren paretaren gainkaldean ere urre edo zilar kolorez apainduta dauden edalontziak aurki ditzakegu. 

Bi zentimetrotako aparra mantentzen duten edalontziak ere badaude, hau edalontzi barruko azpikaldean dituzten arraildura batzuei zor zaio,  karbono dioxido nukleazio puntu batzuk sortzen dituena eta ondorioz etengabeko burbuilatxo korronte bat.

Edalontzi hauek Belgikako IPA, belgikako Strong Ale garagardo ilunak, Berliner Weisse, eta Belgikako Dubbel eta Quadrupel garagardo estiloak edateko egokiak dira.



Ikusi ditugun beste edalontzi batzuk:
Txirula edalontzia
Snifter edalontzia

Willybecher edalontzia

Nonick Imperial pint edalontzia

Tulipa edalontzia

Pilsner edalontzia 

Garizko garagardo edalontzia


2012-01-24

GARAGARDOA DESKRIBATZEN: GUSTUA

Aurreko batean zaporea 3 zentzu desberdinen konbinazioaz sortutako sentsazioa dela komentatu genuen. Hauetako bat gustua da eta honen inguruan jardungo gara gaurkoan.

Dastamen-papilen bitartez sentitzen dugu gustua, hauek mingainean, aho sapaiean eta aho eta sudur atzekaldeko barrunbean kokatuta daudelarik. 


Oinarrizko bost gustu daude: 
   - Gozoa
   - Azidoa
   - Gazia
   - Garratza/Mikatza
   - Umami (Proteinen gustuarekin erlazionatua dago, glutamato monosodikoaren efektuarekin

Nahiz eta oinarrizko bost gustu bakarrik egon, usaina eta ahoko sentsazioari esker garagardo mota desberdinen nahiz beste elikagaien ezaugarri sentsorial konplexuak ere antzemateko gaitasuna dugu.

2012-01-23

"SELF-SERVICE" garagardo sistema

Dave Barronek, Britainia Handian dagoen taberna batetako jabeak, garagardoa zerbitzatzeko "Self-service" sistema bat jarri du. Bezeroek tiket bat erosten dute (gehienez 4 garagardo eskatzea baimentzen duena) makinan garagardoak eskuratu ahal izateko.

Garagardo edalontzi bakoitza normalean betetzen dutena baino gutxiago betetzen da, kontsumo ez arduratsu bat eman ez dadin. Azpimarratzekoa da baita, garagardoa modu honetan eskatzen duenak gutxiago ordaindu beharko duela.



Informazio iturria eta argazkia: BBC Brasil eta www.brejas.com

2012-01-20

LUPULU MOTAK: Styrian Golding

Styrian Golding lupulua  Eslovenian ekoizten da gehienbat, baina Austriako zonalde batean ere aurki daiteke. Lupulu mota hau bere usain bereziagatik eta garratztasuna emateko duen ahalmenagatik da ezaguna.
Styrian Golding lupulu hosto eta konoa
Jatorria: Eslovenia.

Mota: Usaina emateko erabilia.
Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Ingalaterrako Ale garagardoetan,Pilsner,Belgikako Ale garagardoetan eta Lager- etan.

Ezaugarriak: Usain suabea, pixka bat pikantea.  



Ikusitako beste lupulu batzuk:
Hersbrucker
Tettnanger
Saaz
Perle

2012-01-19

Carlton Draught-en iragarki bat

Duela urte batzuk  Australiako "Carlton Draught" garagardo enpresak egindako iragarki batekin natorkizue. Bideoan ikusi daitekeen bezala, jende dexente behar izan zuten iragarkia egin ahal izateko. 


Bideo hau telebistan jarri aurretik, bideo "viral" bezala hedatzeko estrategia bat erabili zuten, hau da, bideoa interneten jarri eta jendeak bideo interesgarri bezala lagun eta ezagunekin sare sozialetan elkarbanatzea itxaron zuten.

2012-01-18

SCHNEIDER WEISSE (Meine Blonde Weisse)

Gaur gehiago ezagutuko dugun garagardoa Alemaniatik dator eta blog honetako garagardo zozketan lortu daitekeen gargardoetako bat da.
Schneider Weisse garagardo fabrika garizko garagardo mota desberdinak ekoiztean dago espezializatua (9 garagardo desberdin). Garagardo hau ekoizteko erabiltzen den ura, harri jurasikoen gainean mugitzen den ura da.

Schneider Weisse - Tap 1- Meine Blonde Weisse

Jatorria: Kelheim, Alemania.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 12,5 ºP  

Malta: Gari eta garagar malta desberdinak.

Lupulua:  Garratztasun gutxi duen garagardoa.

Kolorea: Laranja argi-horixka.

Alkohol edukia: % 5,2 bolumenean.


Iragazi ez den garagardo bat da, apar asko eta iraunkorra duena. Platano usaina oso nabaria da, eta gari usain pixka bat ere bereizi daiteke. Ahoan gozotasuna nabari daiteke eta garratztasun suabeko bukaera du.

2012-01-16

HISTORIA (XIII): XIII. mendea

Mende honetan lupulua (Humulus lupulus) garagardoari garratztasuna emateko eta hau denbora luzeagoz gordetzeko erabiltzen den landare nabarmenena bezala finkatzen da.

Lupulu landareak
Hain zen handia honen garrantzia garai hartan, Winceslao I. erregeak heriotz zigorra eta guzti ezarri  zuela "Bohemiaren mugetatik kanpo landare hain preziatu hau saltzen duenarentzat".


Aurreko atalean:

2012-01-13

BERRIAK: Nitrogenoa duen artisau garagardoa iada botilan kaleratu dute

Estatu Batuetako Coloradon kokatua dagoen "Left Hand Brewing Co." enpresak nitrogenoa (Karbono dioxidoaz gain) duen artisau garagardoa iada botilan kaleratu du.  Denbora luze bat zeramaten garagardo hau kañeroetan eskaintzen baina oraindik lortu gabe ziren hau botilan egitea. Denbora asko proiektuan lanean ibili ondoren, emaitza bezeroen eskuetan jarriko dute hurrengo astean.

Guinness Stout marka ezagunak ere nitrogenoa erabili ohi du,  CO2-arekin alderatuz apar kremotsuago bat sortzen duena, burbuila txikiagoak sortzen baititu.

Ameriketako artisau garagardo enpresa honek botilan atera berri duen garagardoak Milk Stout Nitro du izena, eta Guinness-ek duen Sweet Stout garagardoarekin gertatzen den bezala, laktosa disakaridoa (glukosa eta galaktosaz osaturiko "azukre" bat) darama bere errezetan, ahoan garagardo suabeagoa egiten duena.

Hurrengo bideoan, garagardo hau nola botatzen den erakusten digute "Left Hand Brewing Co."-ko kideek:








Informazio iturria: Chicago Tribune

2012-01-12

6 GARAGARDO ZOZKETATUKO DIRA!

Arratsaldeon, Facebook-eko orrian galdera bat egin da: "Zein garagardo mota da gehien gustatzen zaizuena?"

Galdera hau erantzun eta Facebook-eko Garagardo Ahotsa orrian "Gustoko dut" markatuta duten guztien artean zozketa bat egingo da, irabazleak 6 garagardo botila (mota desberdinetakoak) lortuko dituelarik.


Epea: Otsailaren 29-an emango da jakitera irabazlearen izena blogean. 

Garagardoak: Irabazleak, 10 garagardo mota desberdinen artean gustokoen dituen 6 aukeratuko ditu. 

Irabazleak garagardoak etxean jasoko ditu, betiere, Euskal Herriko herriren batean bizi bada (Australiara normala den bezala, ezin bidaliko baititugu garagardoak).

2012-01-10

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Aza "Ale" garagardoarekin

Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat erabiliz aza prestatzeko errezeta bat duzue hurrengo lerroetan.   

Zailtasuna: Erreza

Osagaiak (6 pertsonentzat): 
         - Aza (2 kg inguru)
         -  50 cl "Ale" estiloko garagardo.
         - Gurina (3 goilarakada)
         - Gatza (kafe goilarakadatxo bat)
         - Piperbeltza (ehotu berria den goilarakada txiki baten laurdena)
         - Azukrea (Kafe goilarakada erdi bat)
         - Irina (Goilarakada bat)


Prestaketa:

Aza tira luzexkatan moztuko dugu. Gurina zartagi batean berotu eta aza bost minutu inguruz frijituko dugu bertan maiz nahastuz. Gatza, piperbeltza, azukrea eta irina gehituko da eta kontuz nahastuko dugu dena. 
Ondoren garagardoa gehituko da, zartagia tapatu eta 10 minutuz sukaldatuko dugu su bajuan.
Erraza ezta? 





Aurreko errezetak:
Pepino zopa hotza...
Dip frantsez ogitartekoa
Garagardo bizkotxoa
Ganba albardatuak
Oilaskoa garagardoarekin
Krepak
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner...
Perretxikoak

2012-01-09

FRIEDERIKE SOPHIE KÄMPFER - GARAGARDO AHOTSA AURKEZPEN ABESTIA

Asteari hasiera ona emateko, Berlingo Friedak blogerako egin duen abestia dakarkizuet.

Bloga testu idatzi baten bidez deskribatu ordez, ahots atsegin batek abesturiko abesti baten bitartez egitea zen asmoa. Hemen duzue Frieda Sophie Kämpfer:

2012-01-05

GARAGARDOA EKOIZTEN: Hartzidura (Ontzi irekietan)

"Garagardoa ekoizten"-eko azkeneko atalean hartzidura emateko bi teknologia desberdin bereizi ditzakegula esan zen (modu orokorrean eta Lambic garagardoak egiteko erabiltzen den hartzidura mota alde batera utzita).  



Gaur egun, nahiz eta gutxiengoa izan, badira ontzi irekietan hartzidura egiten duten enpresak, eta ondoren, heltze prozesua beste ontzi batzuetan egiten dutena. Lan egiteko modu honi "hartzidura eta heltze klasikoa" esaten zaio, ontzi zilindrokonikoak asmatu arte gehien zabaldua zegoen teknologia baitzen.

"Hartzidura klasikoa" ontzi irikietan egiten da eta haltzairu herdoilgaitzez eginak izan ohi dira, baina aluminio, hormigoi eta egurrezkoak ere erabili izan dira garai batean. Argazkietan ontzi irekiak ikusgai:


Behin legamia gehituta, lehenengo honen ugalketa ematen da (legami kopurua handituz), garagardoan dauden osagai eta oxigenoaz balitatuz. Oxigenoa agortu denean, hartzidura bera ematen da, garagardoan dagoen azukrea gutxinaka alkohol eta CO2-an bilakatuz. Prozesu honek beroa sortzen du, eta hartzidura tenperatura berean eman dadin, ontziak nolabait hoztu behar dira.

Hozketa hau ontziek duten atorra hotz emaile baten bitartez ematen da (ura izanik likido hoztailea), baina garai batean hartzidura gela osoa ere hozten zuten tenperatura kontrolatzeko. 

Ontzi mota hauek gero eta gutxiago erabiltzen diran , gaurkoan komentatuko ez ditugun desabantaila batzuk direla eta.

Behin hartzidura bukatzen denean, garagardoa heltze ontzi horizontaletara pasa ohi da.

2012-01-03

GARAGARDOA DESKRIBATZEN: ZAPOREA

Garagardo dastaketaren alorrean, garagardo baten zaporea hiru zentzu desberdinen konbinazioak sortzen duen efektuaren emaitza dela esaten da. Hiru zentzu hauek hurrengoak izanik:

    - Gustua
    - Usaina
    - Ahoko sentsazioa (Karbonatazioa, gorputza, hondar-sentsazioa)

Usaina eta gorputzari buruz iada hitz egin dugu blogean, hurrengo batean gustua zer den eta zeintzu diren gustu basikoak azalduko da.

2012-01-02

GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Etxeandia (Urdulizko Garagardoak S.L.)

Urte berri on guztioi! Urteko lehengo hitzak Bizkaian dagoen Etxeandia Garardauak enpresa aurkezteko erabiliko ditugu. Urduliz  (Bizkaia) herrian dago kokatua eta Jon-ek orain dela bost urte buruan bueltaka zeukan ideia baten fruitua da. Txakolina eta sagardoa egiten zuen aitarekin eta horrela sortu zitzaion edarien munduarekiko interesa.

2009. urtean hasi zen proiektu honetan lanean eta 2011. urteko Otsailean  eman zion hasiera ofizialki. 

Ekoiztutako garagardo bakoitzak inguruko izaki mitologiko baten izena darama, garagardoaren ezaugarriekin nolabaiteko lotura izanik. Lehen ekoiztu zuen garagardoak "Antsoneko" izena zuen, azaleko hartziduraz ekoiztua eta Munich malta erabiliz.

Beranduago, garagardo mota desberdin gehiago ere egin ditu.
 
Jon lanean

Ura, malta, lupulua, legamia eta azukrea erabiliz ekoizten ditu garagardoak , Libe garagardoaren kasuan  basarana ere erabiliz. Azukrea botilan gehituz eta bigarren hartzidurari esker, garagardoak usain konplexuagoak edukitzea lortzen da, garagardoak beranduago zahartzea ere lortuz.

1800 l garagardo/hilabetean ekoizten ditu.


Jarraitzen den ekoizpen prozesua hitz gutxitan:

 Malta urarekin nahastu eta beratu ondoren  muztioa egosten du, lupulua hiru momentu desberdinetan gehituz. Behin muztioa egosten bukatzen duenean, hau   hoztu egiten du hartzidura egingo duen legamia gehitzerakoan tenperatura egokia izan dezan. Astebete inguru irauten du hartzidurak, ondoren 10 egun tenperatura hotzagoetan heltzen delarik. Bi astez gutxienez edukitzen du garagardoa botiletan  egonkortzen. 

Produktuak:

Mattin Pirata
  Antsonekoa, munich malta estiloa erabiliz ekoiztua.
 Mattin pirata,urre-hori kolorekoa eta % 7-8 alkohol bol. 
 Mari, urre ori suabea eta oso lupulatua.  
 Lauaxeta garagardo beltza.
 Libe, gorri kolorekoa, basaranekin.

Aurrerago ezagutuko ditugu sakonago Izaki mitologiko hauen ezaugarriak.

Eskerrik asko Jon zure laguntzagatik!